EUS | CAS

HELENE ALBERDI ETA ANDER OKAMIKA GARAITU ZIREN GETARIAko TRIATLOIAN

HELENE ALBERDI ETA ANDER OKAMIKA GARAITU ZIREN GETARIAko TRIATLOIAN 2019ko apirilaren 27, Getaitri Triatloi Klubak eta Euskadiko Triatloi Federakuntzak antolatuta, Getariako Triatloiaren V. edizioa ospatu zen Sprint distantzian.

~~Arratsaldeko 16:00tan eman zitzaion irteera emakumezkoei eta hauengandik 10 minutura gizonezkoei. Aurretik 750metro igerian egin beharreko lana zuten, ohi bezala, Malkorbeko hondartzan.
Emakumezkoen artean, Helene Alberdi eta Irati Mendia aurki nabarmendu ziren lehen atal honetan, eta lehen trantsizioan ia minutu bateko aleaz azaldu ziren. 
Gizonezkoen artean, aldiz, igeriko atala bukatu eta bizikletako saioari aurre egiteko asmoz, 25 triatleta inguru genituen minutu bateko tartean.
Denek ere, bizikletako saio gogorra zuten aurretik. Hasi bezain pronto Garateko aldapak zituzten aurrez aurre, toki aproposa triatleten indarrak neurtzeko.
Helene Alberdi emakumezkoetan eta Okamika gizonezkoetan izan genituen buruan Garate gainean, ale nabarmena lortuz biek ere, baina errepidea buztita zegoenez, kontu handiz kudeatu behar zen jaitsiera, erorketa izateko arriskua hor bait zegoen.
Helenek eta Anderrek, 20 kilometroko bizikletako saioan lan txukuna egin ondoren, buruan ziren T2an, eta Getariako kaleetatik zehar egin beharreko, 5 kilometroko oinezko lasterketa saioa zuten aurretik.
Ez zuten utz egin, eta helmugan irabazle azaldu zitzaizkigun biek ere, eta Heleneren kasuan, iaz lortutako garaipena berretsiz.
Emakumezkoen artean, eta Helenerekin podiumera igoz, Usoa Ostolaza eta Mireia Arrillagak lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak.
Gizonezkoen artean, aldiz, Pello Osoro eibartarra, eta Urko Herran arabarra izan genituen bigarren eta hirugarren Getariako helmugan.
 

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa!Triatloi Kluba. 01:12:14
2.- Usoa Ostolaza Zabala, Saltoki Diquesi Trikideak. 01:13:46
3.- Mireia Arrillaga Murelaga, Garraitz Kirol Taldea. 01:14:27


GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triathlon Team Portugalete. 01:01:51
2.- Pello Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 01:02:48
3.- Urko Herran Aguilar, Ascentium Araba Tri. 01:03:30

Info. + http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1469

HemerotecaHemeroteka