EUS | CAS

MAIATZAK 11an, HONDARRIBIAKO TRIATLOIAREN XI. EDIZIOA JOKATUKO DA

MAIATZAK 11an, HONDARRIBIAKO TRIATLOIAREN XI. EDIZIOA JOKATUKO DA 2019/05/11 EUSKAL ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA DEN BIGARREN TRIATLOIA OSPATUKO DA, SPRINT DISTANTZIAN

~~Larunbata, maiatzak 11, Biosnar Triatloi Kluba, eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioen eskutik, Hondarribiako triatloiaren XI. edizioa ospatuko da. Sprint distantzian lasterkatuko da (750m-20km-5km), eta Euskal Herriko zirkuiturako bigarren proba puntuagarria izango da.
Lasterketaren muina eta trantsizio gunea, Hondarribiako hondartzaren aparkalekuan kokatuko dira, eta 15:00tan ireki ondoren, 16:45 itxiko dira.

Emakumezkoei, 17:00tan emango zaie irteera, eta 17:15tan gizonezkoei.
Probaren irteera, ohi bezala, hondartzan izango da, eta igeriketako saioari ekin beharko diote denek ere, 0,750km igerian osatuz, ondoren lehen trantsiziora (T1) iristeko.

Lehen trantsizioa egin, bizikletak hartu, eta 20kmtako ibilbidea izango dute aurretik, Jaizkibelera joan etorria eginez.

Hirugarren eta azken atalean, eta bigarren trantsizioa egin ondoren, herri barnean, oinezko lasterketan, osatu beharrezko 5km izango dituzte lasterketa bukatzeko, helmuga atletismo pistan izango delarik.


Gainera, arratsaldeko 15:00tan, Super-Sprint distantziako Triatloi Herrikoia ospatuko da.

 info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1447

HemerotecaHemeroteka