EUS | CAS

EKAINAK 08an, ZARAUZKO XXXIII. EDIZIOA JOKATZEN DA OLINPIKO BIKOITZA DISTANTZIAN

EKAINAK 08an, ZARAUZKO XXXIII. EDIZIOA JOKATZEN DA OLINPIKO BIKOITZA DISTANTZIAN ZARAUZko XXXIII. TRIATLOIA 2019/06/08

~~Larunbata, ekainak 08an, Zarauzko Triatloi Elkarteak, eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Zarauzko XXXIII. Triatloia ospatuko da Olinpiko bikoitza distantzian (2,9km – 81km – 20km).
Kontuan hartu, Trafikoko erakundeak eraginda, probak ordu beteko atzerapena izango duela.
Boxeak Zarauzko itsas pasealekuan kokatuko dira eta goizeko 12:00tan irekiko dira eta 14:20tan itxi.
Emakumezkoen irteera 15:00tan izango da, eta gizonezkoena, aldiz, 15:10tan. Irteera, Getariako Malkorbe hondartzan izango da, eta 2,9kmtako igeriketa saioa osatu ondoren, Zarautzeko hondartzara iritsiko dira triatletak.
Igeriko atala osatzeko denbora muga 65 minututakoa izango da, gizonezkoeen irteera referentzi bezala hartuz gero.

Ondoren, eta T1a egin ondoren, eta bizikleta hartuz, bigarren saio gogorrari ekingo diote partaideak. Bizikletako atal honetan erroberan joatea debekatuta egongo da, eta 81km izango dira bete beharrekoak. Ibilbideak, 28kmtako zirkuito bati bi itzuli emanaz hasiko da, Meagas gaina tarte, eta ondoren 25kmtako itzuli bat, Aiako pareta aurrez aurre aurkituko dutelarik tartean, eta Zarautzera abiatu orduko Txurrukako gaina ere.

T2a egin ondoren, 20kmko oinezko lasterketari ekingo diote triatletek. Azken atal hau osatzeko, ohiko zirkuitoari hiru bira emango beharko die,Zarauzko biotopoa eta herriko hainbat kale zeharkatuz, Udaletxeko enparantzan kokatuko den helmugan bukatzeko.

Info. +  http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1440

HemerotecaHemeroteka