EUS | CAS

JUDITH CORACHAN ETA NAN OLIVERAS GARAILE ZARAUZko TRIATLOIAN

JUDITH CORACHAN ETA NAN OLIVERAS GARAILE ZARAUZko TRIATLOIAN ZARAUZko XXXIII. TRIATLOIA 2019/06/08

~~Larunbata honetan, ekainak 8, Zarautzen, bere triatloiaren hogeitahamairugarren edizioa ospatu da. Proba, Zarauzko Triatloi Elkarteak eta Gipuzkoako eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, estatu mailan gorenean dagoen  Zarauzko triatloia ospatu da, bere XXXIII. edizioan.

Arratsaldeko 15:00tan eman zitzaion irteera emakumezkoen probari eta 15:10tan gizonezkoei. Lehen atalean, Getariako Malkorbe hondartzatik abiatu eta 2,9km igeri egin ondoren Zarautzeko hondartzara iritsi behar ziren lehen trantsizioa (T1) osatzeko.

Emakumezkoen artean, laukote bat (Emma Bilham, Helene Alberdi, Judith Corachan eta Anna Noguera) azaldu zitzaigun T1an beraien arteko tarte txikiarekin. Bizikleta hartu bezain pronto Bilhamek burua hartu zuen eta ondoren orden honetan zihoazten Corachan, Noguera eta Alberdi. Bizikletan dituzten dohainak erakutsiz, Bilham eta Corachan beste guztiengandik nabarmendu ziren, eta diferentziak azkar gehitu zituzten. Zoritzarrez, 54. Kilometroan , Corachan kataluniarrak erorikoa eduki ondoren, bazirudien proba Bilhamentzat izango zela, baina triatletek beste pasta bateko kirolariak dira, eta zauriei kasu askorik egin gabe eta gorputza minduta izan arren, Corachanek bizikleta hartu eta lasterketan jarraitu zuen. Bizikletako 79 kilometroak osatu ondoren eta T2an, Corachanen atzerapena Bilhamrekiko minutu eta hamabost segundukoa zen, beraz azken oinezko lasterketako 20 kilometroak izango zituzten probaren giltza. Atal hontan, Bilhamek tripetako arazoak direla eta, ezin izan zuen probaren burutza mantendu, eta hortaz, Judith Corachanek lortu zuen garaipena. Bigarren aipatutako Bilham, hirugarren postuan Anna Noguera eta laugarren, lasterketa izugarria egin ondoren, eta Gipuzkoako txapela lortuz, Helene Alberdi zarauztarra.

Gizonezkoen artean aldiz, Francesc Godoy izan genuen buruan lehen atal bietan, bizikletako 30. kilometroan lau minutuko abantaila zuen, baina T2ko sarreran, laukote bat osatu zitzaigun, aipatutako Godoy, Eneko Llanos, Ander Okamika lekeitiarra eta Nan Oliveras. Lehi estua eta emozioa gainezka izango genuen azken atalean. Llanos eta Oliverasek jarritako ritmo gogorraren eraginez, Godoyk lehenengo eta ondoren Okamikak amore eman zuten, beraz garaipena arabarraren eta kataluniarraren gauza izango zen. Urtero bezala, Zarautzeko kaleetan bizitako giroa aparta izan zen, eta triatletek benetan ezkertzen zituzten zaleen animo ohiuak eta txaloak. Helmugan, emozioz gainezka, Oliveras azaldu zen besoak jasoz, eta bigarren 42 segundura baino ez, Eneko Llanos arabarra. Ondoren, eta iaz izandako istriputik indartsuago bueltatu zaigun Ander Okamika lekeitiarra, zorionak mutilllll…, laugarren postuan Joan Ruvireta, eta bostgarren, Gipuzkoako txapela erantsiz, beste euskaldun bat, honako hau eibartarra, Pello Osoro.     

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Judith Corachan Vaquera, TRICBM Calella. 04:22:10
2.- Emma Bilham, Triviera. 04:24:10
3.- Anna Noguera Raja, C.A. Igualada. 04:25:42
4.- Helene Alberdi Sololuze, Yepa! Triatloi Taldea. 04:39:20
5.- Ruth Brito Curbelo. BulletBike. 04:42:23

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Nan Oliveras Font, Independiente. 03:53:32
2.- Eneko Llanos Burguera, Independiente. 03:54:14
3.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triathlon Team Portugalete. 03:56:15
4.- Joan Ruvireta Brufau, C.N. Vic-ETB. 04:01:19
5.- Pello Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 04:01:19


Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1440

HemerotecaHemeroteka