EUS | CAS

EKAINAK 15an, LEKEITION OSPATUKO DA EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA

EKAINAK 15an, LEKEITION OSPATUKO DA EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA LEKEITIOko XXVII. TRIATLOIA 2019/06/15

~~Larunbatean ekainak 15, Garraitz Kirol Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Lekeitioko Nazioarteko XXVII. Triatloia jokatuko da Sprint distantzian (0,750km – 21km – 5km).
Gainera, distantzi honi dagokionez, Euskadiko eta Arabako Txapelak jokatuko dira.
 
Trantsizio gunea, Udaletxe aurrean kokatuko da, Independentzia Enparantzan, eta 14:00tan ireki eta 15:45tan sarratuko dira.

Irteera Isuntzako hondartzan emango da, 16:00tan emakumezkoei eta 16:15tan gizonezkoei.

Lehen atala, igerikoa, osatu eta gero, lehen trantsizioa (T1) egitera abiatuko dira triatletek. Bizikletak hartu eta 21 kilometroko saio gogorrari ekingo diote Plazakolara joan-etorria eginez.
Bigarren trantsizioaren (T2) ondoren, eta proba amaitzeko, 5 kilometrotako oinezko lasterketari ekin beharko diote portuko kaleak zeharkatuz, Santa Catalinako ermitar joan etorria eginez.
Mozketa puntu hiru izango dira probaren zehar, eta gizonezkoen proba hasiera hartuko da referentzi bezala.
Lehena, T1ko sarreran ezarriko da, igeriko atalaren bukaeran, eta gainditzeko denbora muga 22 minututan ezarriko da.
Bigarren mozketa puntua bizikleta bira gunean (Plazakolan) kokatuko da, eta lehenengo eta azken triatletaren artean 40 minutuko tartea onartuko da gehienez kanporatua ez izateko.
Hirugarren eta azken mozketa, helmugakoa izango da, eta kanporatua ez izateko epea ordu bete eta berrogeitahamar minutu izango da.


info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1466

HemerotecaHemeroteka