EUS | CAS

DONOSTIAKO TRIATLOI FAMILIARRA ETA HERRIKOIA OSPATU ZIREN IGANDEAN

DONOSTIAKO TRIATLOI FAMILIARRA ETA HERRIKOIA OSPATU ZIREN IGANDEAN DONOSTIAKO IX. TRIATLOI FAMILIARRA ETA V. TRIATLOI HERRIKOIA 2019/06/09

~~2019ko ekainaren 9an, Triku Kirol Elkarteak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Donostiako IX. Triatloi Familiarra jokatu da (0,150km – 4km – 1km), eta horrez gain V. Triatloi Herrikoia ere ospatu zen SuperSprint distantzian (0,375km, 10km, 2,5km) goizeko 09:00tan.

Triatloi Familiarrean, 200 partehartzaile inguru izan ziren, ume eta senideek kontuan hartuz, eta ohi bezala, eta eguraldia lagun, festa giroan osatu zuten antolatzaileek jarritako ibilbidea. Probak ez zuen lehiaketa izaerarik izan.

Honen aurretik, eta goizeko 09:00tan, Triatloi Herrikoia ospatu zen SuperSprint distantzian, eta triatletek 0,375km igerian, 10km bizikletan eta 2,5km oinezko lasterketan osatu behar izan dituzte Ondarretako hondartza inguruan.


HERRIKOIAREN SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN

1.- Eider Bereziartua Agirre, 00:38:22
2.- Eneka Muñagorri Maiz, 00:38:40
3.- Malen Arrieta, 00:39:31

GIZONEZKOETAN

1.- Angel Hilario Morales, 00:31:59
2.- Ekaitz López Llamazares, 00:33:06
3.- Iker Pagola Guruceaga, 00:33:16

Info. + http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1470

HemerotecaHemeroteka