EUS | CAS

MADDI MARQUET ETA ANDER OKAMIKA SPRINT DISTANTZIAKO EUSKADIKO TXAPELDUNAK

MADDI MARQUET ETA ANDER OKAMIKA SPRINT DISTANTZIAKO EUSKADIKO TXAPELDUNAK LEKEITIOko XXVII. TRIATLOIA 2019/06/15

~~550 triatleta, horietatik 100 emakume, elkartu ziren Lekeition bertako Triatloiaren XXVII. edizioan. Sprint distantziako triatloia osatu behar zuten, 0,750km igerian, 21km bizikletan eta 5km oinezko lasterketan, eta gainera Euskadi eta Arabako txapelak jokoan zeunden.
16:00tan, Lekeitioko Isuntza hondartzan, emakumezkoei eman zitzaien irteera eta 16:15tan gizonezkoei.
Emakumezkoen artean, ANB Triathlon Team Portugaleteko Raquel Perez izan genuen lasterketa buru lehen atalaren bukaeran, minutu erdira Saltokiko Iratxe Arenal azaldu zen T1an, eta ondoren garaipena lortzeko faborito guztiak, hau da, Vilder australiarra, Irene Loizate durangarra, Nuria Rodriguez eta Mireia Arrillaga lekeitiarra.
Bizikletako saioan, Milloiko maldetan, Loizatek eta Vilderek, burua hartu eta errez nabarmendu ziren. T2ko sarreran minutu biko alea zuten, beraz garaipena beraien artean jokatuko zuten. Emozioak ez zuen asko iraun, zeren eta Irenek, azken bizpahiru urteetan oinezko lasterketan lortutako trebezia azaldu zuen, eta nagusitazun handiz lortu zuen garaipena. Bost kilometrotan, hiru minutu eta sei segundu atera zizkion Vilder australiarrari. Bigarren aipatutako Vilder sailkatu zen, hirugarren Nuria Rodriguez, laugarren eta Euskadiko txapeldun Maddi Marquet eta bostgarren herrikoa den Mireia Arrillaga.
Gizonezkoetan aldiz, 20 triatleta inguru izan genituen lasterketa buruan tarte txikiarekin batabestearekiko. Faboritoak ez zuten utz egin eta hortaz denek azaldu zitzaizkigun proba muturrean azken atalera, 5 kilometroko oinezko lasterketa hain zuzen ere. Hor zeunden Burns eta McClusky australiarrak, Ander Okamika lekeitiarra, Ruben Ruzafa, eta aipatu baita ere, Araba Triko junior Ander Ganzabal, ematen ari den mailagatik.
Ander Okamika lekeitiarrak lan txukuna egin ondoren lasterketa osoan, eztu hartu zituen australiarrak, eta garesti jarri zien garaipena. Garaipena Burnsek lortu zuen, hamar segundura McClusky sailkatu zen eta hirugarren, eta Euskadiko txapela erantsiz, Ander Okamika. Ondoren, laugarren eta bostgarren postuetan Ruben Ruzafa eta Xabier Tijero izan genituen.

SAILKAPENAK

EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Irene Loizate Sarrionandia, Saltoki Diquesi Trikideak. 01:08:32
2.- Matilda Vilder, Australia. 01:11:41
3.- Nuria Rodríguez Sánchez, SCDR Anaitasuna. 01:12:55
4.- Maddi Marquet Ferran, Atletico San Sebastian. 01:14:02
5.- Mireia Arrillaga Murelaga, Garraitz Kirol Taldea. 01:14:25

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Luke Burns, Australia. 01:00:03
2.- Callum McClusky, Australia. 01:00:13
3.- Ander Okamika Bengoetxea, ANB Triathlon Team Portu. 01:00:20
4.- Rubén Ruzafa Cueto, Independiente. 01:00:54
5.- Xabier Tijero Santillan, Club Triatlón Ondarreta. 01:01:01
 
Info. + http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1466

HemerotecaHemeroteka