EUS | CAS

JUDITH CORACHAN ETA GUSTAVO RODRÍGUEZ GARAILE BIZKAIA TRIATHLON I EDIZIOAN

JUDITH CORACHAN ETA GUSTAVO RODRÍGUEZ GARAILE BIZKAIA TRIATHLON I EDIZIOAN BIZKAIA TRIATHLON Urdaibaiko Biosfera Erreserbako I Edizioa 2019/06/22

~~Larunbata, ekainak 22, IA Sports Events eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Bizkaia Triathloneko I edizioa ospatu da Half distantzian (1,9km – 87km – 21km).

Goizeko 10:30tan eman zitzaion irteera gizonezkoen probari, 10:35tan emakumezkoari eta bost minutu beranduago, 10:40tan Open probari (ez federatuak).
Emakumezkoen artean, espero bezala, Judith Corachan izan genuen irabazle, proba goitik behera menperatu ondoren. Lehen atalean, 1,9 kilometro Bermeoko portuan igerian egin ondoren, Corachanen abantaila bigarrenarekiko, Urbiko T.T. Basauriko Eguzkiñe Otegi, 10 segundukoa zen, eta hiru minututakoa hirugarrenerekiko, Saltokiko Aitziber Urkiola.
Bizikletako saioan, 87 kilometroko ibilbidea zuten triatletek aurretik, eta Corachanek, bere dohainak baliatuz, abantaila 14 minutura eraman zuen. Bigarren trantsizioa egin eta oinezko lasterketan egin beharrezko 21 kilometroko atala bete beharko zuen helmugan besoak jaso orduko. Bigarren, Cambrils Klub Triatloiko Isabel Gomez sailkatu zen, hirugarren, podiuma osatuz, Ondarruko Koaxi Triatloi Taldeko Ioana Osa izan genuen eta laugarren Sestao Triatloi Taldeko Beatriz Lalaguna.

Gizonezkoetan aldiz, proba pilpilean izan genuen azken atalerarte. Bermeoko T1an, igeriko saioa bukatu ondoren, aurrean genituen faborito guztiak. Hor ziren, Julen Sagastibeltza lehen postuan, eta bere atzetik diferentzi txikiekin, Gustavo Rodriguez, Pello Osoro, Joanes Goitisolo eta Domenico Passuello italiarra.
Bizikletako saioan, Gustavo Rodriguezek hartu zuen burua, baina Gernikatik pasa ondoren Passuellok harrapatu, gainditu eta bazirudien gai izango zela Gustavo atzean uzten. Beraz, horrela zihoan lasterketa, Passuello buruan, ondoren Gustavo eta hirugarren hauengandik nahiko hurbil Pello Osoro eibartarra, Passuellori lasterketako ofizial batek txartel gorria atera zionean, aurkako bidera pasatzeagatik hain zuzen ere, ondoren italiarrak aitortu zuen bezala.
Italiarrak, guztiz jota, lasterketa utzi zuen, eta horren ondorioz, Gustavo Rodriguez zen berriz ere lasterketa buruan.
Bigarren trantsizioaren sarreran honen abantaila Osororekiko, minutu eta hamazortzi segundukoa zen, beraz ez zeukan erlajatzeko unerik izango lasterketako azken saioan. Hortzak eztutu, lanari ekin eta azken 21 kilometroetan lan txukuna osatu ondoren, garaile azaldu zitzaigun Gernikako helmugan. Bigarren, Delteco Eibar Triatloi Taldeko Pello Osoro eibartarra, hirugarren Egoitz Zalakain tolosarra.
    

SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
Absolutoa
1.- Judith Corachan Vaquera, TRICBM Calella. 04:33:34
2.- Isabel Gómez Fargas, Cambrils Club Triatlón. 05:00:56
3.- Ioana Osa Larruzea, Ondarruko Koaxi T.T. 05:01:59
4.- Beatriz Lalaguna Palacio, Sestao Triatloi Taldea. 05:02:31
5.- Aitziber Urkiola Zendoia, Saltoki Diquesi Trikideak. 05:07:39

GIZONEZKOETAN
Absolutoa
1.- Gustavo Rodríguez Iglesias, A.D. Tripenta Tierras de Lugo. 03:59:23
2.- Pello Osoro Gutierrez, Delteco Eibar Triatloi Taldea. 04:05:26
3.- Egoitz Zalakain Erviti, Independiente. 04:14:19
4.- Benjamín Feraud, Miramón Triathlón. 04:18:38
5.- Adur Eskisabel de Juan, Ascentium ArabaTri. 04:19:49


Info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/clasificacionPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1436

HemerotecaHemeroteka