EUS | CAS

EKAINAK 29an, OSPATUKO DA DONOSTIAN, EMAKUMEZKOEN TRIATLOIAREN XI. EDIZIOA

EKAINAK 29an, OSPATUKO DA DONOSTIAN, EMAKUMEZKOEN TRIATLOIAREN XI. EDIZIOA EMAKUMEZKOEN XI. TRIATLOIA 2019/06/29

~~Datorren larunbatean ekainak 29, arratsaldeko 15:00tan, Atletiko San Sebastian Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Emakumezkoen XI. Triatloia ospatuko da (0,3km, 8km, 2km) Donostian.

Boxeak 14:00tan ireki eta 14:45tan sarratuko dira, eta Kontxako pasealekuan kokatuko dira.

Probari 15:00tan emango zaio hasiera, eta lehen atalean 0,3km osatu beharko dituzte igerian Kontxako Badian.

Lehen trantsizioa egin eta bizikletak jaso ondoren, 8 kilometroko ibilbidea bete beharko dute. Zubieta kaletik Kontxako pasealekurantz abiatuko dira, ondoren Antiguo eta Igara zeharkatuz Korreoko biribilguneraino iritsi beharko dute. Hemen, bira egin eta itzulerari ekingo beharko zaio bide beretik.

Hirugarren eta azken atalean, oinezko lasterketakoa hain zuzen, bidegorritik Kontxako pasealekua zeharkatu beharko da Antiguoko tuneleraino. Bertan, buelta eginez, bide beretik itzuli Vinuesa enparantzan kokatuta egongo den helmugaraino. Guztira 2 kilometro izango dituzte helmugara heltzeko.

info.+ http://www.triatloi.org/campus/pub/mostrarPrueba.asp?idioma=eu&idPrueba=1483

HemerotecaHemeroteka