EUS | CAS

OTSAILAK 23, NEGUKO EUSKADIKO TRIATLOI TXAPELKETA JOKATUKO DA EZKAROTZEN

OTSAILAK 23, NEGUKO EUSKADIKO TRIATLOI TXAPELKETA JOKATUKO DA EZKAROTZEN IRATI-ABODIKO NEGUKO I. TRIATLOIA 2020/02/23

~~Igandea, otsailak 23, Corriendoporelmundo & Centro Nordico Abodik eta Nafarroako Triatloi Federazioak antolatuta, Irati-Abodiko Neguko I. Triatloia ospatuko da, 9,13 km oinezko lasterka, 22,2 km errepideko bizikletan eta 9,2km eskiekin.
Probak, Nafarroako eta Euskadiko Neguko Triatloi txapeldunak emango dizkigu.
Lehen sektorea, oinezko lasterketa, Eskarotzetik irten eta, Otxagabiako errepidetik egingo dute triatletek  9,13kmko joan etorriko ibilbidea osatuz.
Lehen trantsizioa, Ezkarotzeko frontoian egin ondoren, 22,2 kmko ibilbidea osatu beharko dute errepideko bizikletarekin Abodira heltzeko.
Hirugarren eta azken atala, eskiak oinetan jarrita, Abodiko neguko ski zentroan bete beharko dute triatletek helmuga zeharkatzeko. 9,2 kilometroko ibilbide gorabeheratzua izango dute proba bukatzeko.

Info.+: http://www.navarratriatlon.com/competiciones/

HemerotecaHemeroteka