EUS | CAS

OTSAILAK 29an, MUNGIAN EUSKADIKO ZIRKUITUKO BIGARREN DUATLOIA JOKATUKO DA SPRINT DISTANTZIAN

OTSAILAK 29an, MUNGIAN EUSKADIKO ZIRKUITUKO BIGARREN DUATLOIA JOKATUKO DA SPRINT DISTANTZIAN MUNGIAKO XII. DUATLOIA 2020/02/29

~~Larunbata, otsailak 29, arratsaldeko 16:00tan emakumezkoen kategorian eta 16:15tan gizonezkoetan, Mungiako XII. Duatloia ospatuko da, IA Sport Event eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta.
Duatloi honen hamabigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Sprint (5km – 20km – 2,5km) distantzian lastertuko da Euskadiko zirkuitoari dagokionez, 2020. urteko bigarren proba puntuagarria izango denik.
Irteera eta helmuga, baita trantsizio gunea, Mungiako polikiroldegiaren inguruan kokatuko dira.
Proba, lehen atalean, 5kmtako oinezko lasterketan osatuko dute, ibilbide bati bi buelta emanez.
Lehen transizioa T1 egin ondoren, bizikletako atalari egin beharko diote aurre, 20km guztira osatu beharrezkoak, Mungiatik abiatuz, eta Fruniz-Fika-Gamiz-Elgezabal, zeharkatu ondoren, Mungiara abiatu, bigarren trantsizioa egin, eta ondoren, azken atalari ekingo diote, 2,5 kmko oinezko lasterketa, helmugara iritsi aurretik.
Bi mozketa puntu izango dira probaren zehar.
Lehenbizikoa, korrikako lehen atalaren bukaeran kokatuko da (5km oinezko lasterketa), eta puntu hori gainditzeko edukiko duten denbora muga 28 minututakoa izango da emakumezkoentzat eta 26 minututakoa gizonezkoentzat.
Bigarren mozketa, bizikleta saioaren hamaikagarren kilometroan izango da, eta puntu hori gainditzeko, jarritako denbora epea, 60 minutukoa izango da gizonezkoen irteera referentzi hartuz.

 info.+: https://www.rockthesport.com/es/evento/xii-duatlon-de-mungia-2020

HemerotecaHemeroteka