EUS | CAS

BEATRIZ LALAGUNA ETA HOSSAIN KAANACHE GARAITU ZIREN PORTUGALETEN

BEATRIZ LALAGUNA ETA HOSSAIN KAANACHE GARAITU ZIREN PORTUGALETEN PORTUGALETE-BALLONTI I DUATLOIA 2020/03/08

~~Igandea martxoak 08, Club Atletismo Portugalete, Sestaoko Berde Beltz Triatloi Kluba eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Portugalete-Ballonti Duatloiaren I. edizioa ospatu zen Sprint distantzian (5km – 20km – 2,5km).

Honako hau, Euskadiko Duatloiaren Zirkuituko hirugarren duatloia zen, eta irabazleak, Beatriz Lalaguna (Sestao Triatloi Taldea) emakumezkoetan, 1:06:15ko denborarekin, eta Hossain Kaanache (Saltoki Trikideak) gizonezkoetan, 55.57 denborarekin, izan ziren.
Lehen atalean 5km osatu behar izan zituzten, eta hor, emakumezkoen artean Lalaguna eta Arrate Mintegui izan genituen indartsuenak eta elkarrekin abiatu ziren lehen trantsiziora. Bizikletak hartu, eta 20kmko lana zuten aurretik. Lalagunak, bizikleta gainean dituen dohainak erakutsiz, laster lortu zuen Mintegui atzean uztea, eta kilometroak pasa, bere lidertza sendotzen joan zen. Horrela, bigarren trantsizioan 45 segunduko abantaila zuen, eta bukatzeko 2,5kmko oinezko lasterketan bete beharreko hirugarren eta azken atala. Irabazlea argi geneukan, baina atzetik, podiuma osatzeko borroka izugarria izango zen azken atal honetan. Esan bezala, Beatriz Lalaguna izan genuen garaile Portugaleten, bigarren postuan Sandra Martinez (Tri Infinity Móstoles), eta hirugarren, podiuma osatuz, Naiade Velasco (Sestao Triatloi Taldea).

Gizonezkoetan aldiz, lehen atalean, laukote bat osatu zitzigun lasterketa buruan, eta beraien arteko borroka latza ikusteko parada izan genuen. Bizikletako atalak ez zigun batere ezer argitu, beraz azken oinezko lasterketako 2,5kmak izango ziren erabakigarriak eta garailearen izena emango ziguna.
Puntu hortan, indartsuena Hossain Kaanache izan genuen, bigarren 22 segundura Koldo Etxebarria (Basque Tribe) eta hirugarren Iban Azarola (Ascentium ArabaTri).


SAILKAPENAK
EMAKUMEZKOETAN
1.- Beatriz Lalaguna Palacio, Sestao Triatloi Taldea. 01:06:15
2.- Sandra Martínez Sierra, Tri Infinity Móstoles. 01:06:44
3.- Naiade Velasco Rodríguez, Sestao Triatloi Taldea. 01:06:54

GIZONEZKOETAN
1.- Hossain Kaanache Amghiraf, Saltoki Trikideak. 55:57
2.- Koldo Etxebarria Gómez, Basque Tribe. 56:19
3.- Iban Azarola Gordo, Ascentium ArabaTri.56:37

HemerotecaHemeroteka