EUS | CAS

MARTXOAK 14 LARUNBATA, EIBARREN, GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA

MARTXOAK 14 LARUNBATA, EIBARREN, GIPUZKOAKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA JOKATUKO DA EIBARKO XXIX. DUATLOIA 2020/03/14

~~Datorren larunbatean, martxoak 14, Eibar Triatloi Taldeak eta Gipuzkoa eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Eibarko XXIX. Duatloia ospatuko da Sprint distantzian (5km – 18km – 2,5km).
Gipuzkoako duatloi txapelketa jokatuko da, eta horrez gain, Euskadiko zirkuitoari dagokionez, 2020. urteko laugarren proba puntuagarria izango dugu Eibarkoa.
Lasterketaren muina, Untzaga Plazaren inguruan kokatuko da, bertan irteera, helmuga eta boxeak kokatuko bait dira.
Emakumezkoen irteera 16:45tan izango da eta gizonezkoena, aldiz, 16:48tan.
Oinezko bi lasterketak, herriko kaleetatik zehar igaroko dira. Lehen atalean lau itzuli eman beharko dituzte guztira 5 km osatzeko eta hirugarrean, bi itzuli 2,5km osatuz. Oinezko bi atalen artean, duatletek 18kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, hiri armagina inguratzen duen bariantea zeharkatuz.
Bigarren trantsizioaren sarreran (T2), mozketa puntua ezarriko da, eta hori gainditzeko denbora epea ordu bete eta hamabost minututakoa izango da emakumezkoen irteeratik neurtuz.

info.+ https://www.rockthesport.com/es/evento/duatlon-de-eibar2020

HemerotecaHemeroteka