EUS | CAS

AUTONOMIEN ARTEKO LEHIAKETA ASTE BURU HONTAN

AUTONOMIEN ARTEKO LEHIAKETA ASTE BURU HONTAN ERRELEBO MISTO INDOOR, KADETE MAILA

~~Maiatzak 23an, FETRIak antolatuta Relevo Mixto Indoor Cadete por Autonomías ekitaldia ospatuko da, goizeko 10:00tatik aurrera. Bertan, erkidego bakoitzeko neska kadete bat eta mutil kadete bat parte hartuko dute, bakoitzak triatloi Indoor bat eginez. Hiru atalen denborak finkoak dira partaide guztientzako, beraz lehiaketaren mamia trantsizio ahalik eta arinen egitean datza. Informazio guztia:
https://triatlon.org/evento/?alias=2020-relevos-indoor-2-cadetes
Euskadi ordezkatzen, Euskadiko Triatloi Federazioak bi kadete hauek hautatu ditu (kadete guztien artean luzatutako deialdiaren bitartez):
Naroa Garaialde Oñederra - 16 urte.
Oier Irazusta Aristizabal - 16 urte.
Gure bi kirolariek larunbateko 13:00tan izango dute beraien ekitaldia, serie berean Balear irlak eta Asturiasen kontra jokatuz. Larunbateko jardunaldiaren ondoren, zortzi taldek igandeko final-erdietara joango dira, azkenik igandean finalak jokatuz.
Ekitaldi osoa FETRIaren Facebook orrian zuzenean ikusi ahalko da.
 

HemerotecaHemeroteka