EUS | CAS

DEBAN JOKATUKO DA 2013ko EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA

DEBAN JOKATUKO DA 2013ko EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA V. DEBA-ITZIAR TRIATLOIA (2013/05/11) EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA

 

Larunbata maiatzak 11, Deban, bere triatloiaren bostgarren edizioa ospatuko da,  sprint (0,750km-30km-5,2km) distantzian lastertuko delarik. Proba, Deba-Itziar Extreme Kirol Taldeak, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute. Euskadiko triatloi sprint txapelketa izango da eta bigarren proba puntuagarria Euskal Herriko triatloi zirkuitoari dagokionez.

 

Proba, goizeko 11:00tan hasiko da emakumezkoen kategorian eta 11:15tan gizonezkoen kategorian. Lasterketaren muina, boxeak, gurutze gorriaren aurrean dagoen zelaian kokatuko dira.Igeriketa saioa, 0,750 kmtakoa izango da eta hondartzan hasiko da. Bizikleta saioa, 30 kmtako ibilbide gogorra izango da, lehen 9 km lauak izango dira Mendarora bidean, hemen itzulia eman eta Sasiolako bidegurutzetik Lasturko bailaratik barrena sartuko dira. Txapasta gaina pasa ondoren 8 kmko ibilbidea osotu beharko dute. Hondartzako bidegurutzea hartu eta boxeetara iristeko. Oinezko lasterketako atala 5,2 kmtakoa izango da,ibilbide bati bi itzuli eman beharko dizkiotelarik, helmugara heldu aurretik.

 

Info+.: www.triatloi.org

HemerotecaHemeroteka