EUS | CAS

BILBOKO TRIATLOIAREN HITZORDUA ASTEBURU HONETAN

BILBOKO TRIATLOIAREN HITZORDUA ASTEBURU HONETAN III. BILBAO TRIATHLON (2013/05/18) Datorren larunbata maiatzak 18, Bilboko hirugarren triatloia ospatuko da. Tratloi hau, 113 edo erdi Ironman distantzian lastertuko da. Antolakuntza, Innevento Sports eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku dago.

 

Proba, arratsaldeko 12.15tan hasiko da emakumeen kategoriari dagokionez eta 12.20tan gizonezkoen kategoriari dagokionez. Boxeak goizeko 9.45tan irekiko dira, Areatzako Parkean kokatuta egongo direlarik.

Irteera, hau da, igeriketa saioaren hasiera, uretan emango da, 1,9kmtako ibilbidea osotu beharko dutelarik. Ibilbidea, buia eta piraguistez inguratuta egongo da. Bizikleta saioak 90km izango ditu eta drafting-a (erroberan joatea) debekatuta egongo da. Bilbotik irten eta Etxebarria parkea, Europa parkea, Etxebarri, Galdakao, Gumuzio auzoa, Aranoltza, Enekuri eta Doña Casilda parkea gurutzatu beharko dituzte, berriro Bilbora itzultzeko. Azken atalean, oinezko lasterketan, 2 itzuli eman beharko dizkiote  ibilbide itxiari, denera 21kmtakoa delarik, Areatzako Parkean kokatua egongo den helmugara heldu baino lehen.

Aipatu, asteburu osoan zehar ekintza desberdinak antolatu direla, ostiraletik hasi eta iganderarte.

HemerotecaHemeroteka