EUS | CAS

LARUNBATA HONETAN BI TRIATLOI JOKATUKO DIRA HONDARRIBIAN

LARUNBATA HONETAN BI TRIATLOI JOKATUKO DIRA HONDARRIBIAN HONDARRIBIKO V. TRIATLOIA (2013/05/25)

 

Larunbata honetan, maiatzak 25, Hondarribiako bostgarrentriatloiaren edizioa ospatuko da. Sprint (750m-20km-5km) distantzian lastertuko da eta 2013. Euskal Herriko triatloi zirkuturako hirugarren proba puntuagarria izango da. Antolakuntza,Hondarribia Txirrindulari Elkarteko triatloiko atala, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da.
 
Proba arratsaldeko 17:00tan hasiko da, emakumezkoen kategorian eta 17:15tan gizonezkoetan.
 
Lasterketaren muina eta boxeak, hondartzaren parkingean kokatuko dira. Irteera, ondoan dagoen hondartzatik emango da, lehen 750mtako igeriketa saioari aurre egiteko, joan etorriko hiruki formako ibilbidea izango delarik. Lehen transizioaren ondoren, 20kmtako bizikleta saioari ekin beharko diote herri kanpoko zirkuitu bati bi itzuli eginez Guadalupeko igoera tartekatuz. Proba amaitzeko, oinezko lasterketak 5kmtako herri barneko ibilbidea izango du, San Pedro kalean helmuga izango delarik.
 
Gainera, arratsaldeko 15:00tan, super sprint distantziako (375m-10km-2,5km) triatloi herrikoia ospatuko da.
 

info.+: www.triatloi.org

HemerotecaHemeroteka