EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN TRIATLOIA SANTURTZIN ETA DUATLOIA ORDIZIAN

ASTEBURU HONETAN TRIATLOIA SANTURTZIN ETA DUATLOIA ORDIZIAN ASTEBURU HONETAN BI ZITA, DUATLOIA GIPUZKOAN ETA TRIATLOA BIZKAIAN:

SANTURTZIKO LEHEN TRIATLOIA
2013/06/15
 
Larunbata honetan, ekainak 15, Santurtziko lehen triatloia ospatuko da. Sprint (750m-18km-5km) distantzian lastertuko da. Antolakuntza, IA Sport Event, Urdaitri Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da.
 
Proba arratsaldeko 16:30tan hasiko da, emakumezkoen kategorian eta 16:45etan gizonezkoetan.
 

Lasterketa, ezkerraldean kokatuta dagoen herri honetako portu aldean igaroko da. Boxak eta helmuga, Santurtziko IMDko atletismoko pistetan kokatuta egongo da. Igeriketako 750m-ak, kirol portua inguratuz osatuko dira. Lehen atalaren ondoren, 9kmtako bizikleta saioari aurre egin beharko diote, portuaren aldameneko ibilbide laun bati bi itzuli emanez,. Azken atalean, oinezko lasterketari aurre egin beharko diote, 2,5kmtako ibilbideari bi itzuli emanez, portuko pasealekuan, helmugara iritsi aurretik.

 
Gainera, leku berean, arratsaldeko 15:00tan bi kategorietan, super sprint distantziako (350m-9km-2,5km) triatloi herrikoia ospatuko da.
 
 

ORDIZIA-TXINDOKI-ORDIZIA LEHEN DUATLOIA

2013/06/15

 

Datorren larunbatean baita, arratsaldeko 16:00tan hasita bai emakumezkoetan baita gizonezkoetan ere, Ordizian, Ordizia-Txindoki-Ordizia lehen duatloia ospatuko da. Duatloi honek formatu berezia izango du.

 

Ordiziatik bizikletaz irtengo dira, Larraitzeruntz (9,54 km), Larraitzetik Txindokira oinezko lasterketari aurre egingo diote (3,88kmtako igoera eta 3,88kmtako jeitsiera) eta berriro Larraitzetik Ordizira bizikletaz itzuliko dira (9,54km).

 

Bi box gune izango dira, Ordizian bata, Joxe Miguel Barandiaran Enparantzan, eta Larraitzen bestea. Irteera eta helmuga Ordizian kokatuko dira, Barrena Jauregiaren ondoan.

 

info.+: www.triatloi.org 

HemerotecaHemeroteka