EUS | CAS

MAIDER GAZTAÑAGA ETA AIMAR AGIRRESAROBE GARAILE ZUMAIAKO TRIATLOIAN

MAIDER GAZTAÑAGA ETA AIMAR AGIRRESAROBE GARAILE ZUMAIAKO TRIATLOIAN ZUMAIAKO VII. TRIATLOIA (2013/09/07)MAIDER GAZTAÑAGA ETA AIMAR AGIRRESAROBE IRABAZLE

Larunbata honetan, irailak 7, Zumaiako triatloiaren zazpigarren edizioa jokatu da, sprint (750m-20km-5km) distantzian izan delarik. Antolaketa, Zumaiako Triatloi Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izan da. Hau izan da 2013. Euskal Herriko zirkuiturako baliagarria izan den azkenaurreko proba.

Emakumezkoetan, garaile Maider Gaztañaga ordiziarra izan da 1:03:39ko denborarekin. Gizonezkoetan berriz, Aimar Agirresarobe tolosarrak bereganatu du proba, 0:56:55ko denborarekin. Biak Tolosaldeko Triatloi Taldeko taldekideak dira eta biak beraien lesioak ondo gainditu dituztela erakutsi dute, Maider denboraldi guztian zehar eta Aimar denboraldiko azkenengo probetatik kanpo egon ondoren. .

2013. urteko Gipuzkoako Triatloi Sprint Txapelketa ere, Tolosaldeko Triatloi Taldeko bi kide hauek bereganatu dute.

Taldeka, Zarauzko Triatloi Kirol Elkartea, talde zarauztarra emakumezkoetan eta Trigoi Triatloi Taldea, talde goierritarra gizonezkoetan izan dira garaile proban eta Gipuzkoako triatloi sprint txapelketan..

 EMAKUMEZKOETAN:

1 MAIDER GAZTAÑAGA DORRONSORO TOLOSALDEKO T.T. 1:03:39

2 NURIA RODRIGUEZ SANCHEZ SALTOKI TRIKIDEAK 1:07:10

3 AINARA PACHECO SANCHEZ DONOSTRI TT 1:07:25

4 PILI BODEGAS PRIETO ANTXINTXIKA TRIATLOI TALDEA 1:07:50

5 USOA OSTOLAZA ZABALA TRIATLOI ELKARTEA ZARAUTZ 1:09:17

6 MIREIA ARRILLAGA MURELAGA GARRAITZ KIROL TALDEA 1:09:21

7 MAIALEN MUÑOZ LOPE TOLOSALDEKO T.T. 1:10:23

8 AINHOA LARRAÑAGA JAIO ATLETICO S.SEBASTIAN 1:10:52

9 MAIDER OTEIZA JAUREGUI ZUMAIAKO TRIATLOI TALDEA 1:12:33

10 AINHOA LENDINEZ GARATE URGAZI T. TALDEA 1:13:22

 

GIZONEZKOETAN:

1 AIMAR AGIRRESAROBE LIZARRA TOLOSALDEKO T.T. 0:56:55

2 IMANOL ETXEBERRIA SARRIEGI TRIGOI T.T. 0:57:15

3 MIKEL MUGICA BIKUÑA ANTXINTXIKA TRIATLOI TALDEA 0:57:32

4 ASIER ASTIGARRAGA OLAIZOLA SVC- SEGURIDAD 0:57:49

5 MIKEL UGARTE RAMOS OÑATIKO TRI TALDEA 0:58:11

6 AITOR REGILLAGA BELOKI TOLOSALDEKO T.T. 0:58:43

7 PELLO OSORO GUTIERREZ EIBAR T.TALDEA 0:58:52

8 DIEGO CALDERON ZAPATERIA DONOSTRI TT 0:59:00

9 ADUR ESKISABEL DE JUAN TRIGOI T.T. 0:59:12

10 ALEX ALTUNA VELASCO ANTXINTXIKA TRIATLOI TALDEA 0:59:21

 info.+: www.triatloi.org

HemerotecaHemeroteka