EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN 2013KO EUSKADIKO AZKENEGO TRIATLOIA MUTRIKUN JOKATUKO DA

MUTRIKUKO I. TRIATLOI HERRIKOIA (2013/09/21)

Larunbata honetan, irailak 21, Mutrikuko lehenengo triatloia eta 2013ko Euskadiko denboraldiko azkengo triatloia ospatuko da, super sprint (370m-10km-2,5km) distantzian lastertuko da. Proba, Mutrikuko Triatloi Taldea, Gipuzkoako Triatloi Federazioa eta Euskadiko Triatloi Federazioaren esku izango da eta herrikoia izango da.

Proba, arratsaldeko 17:00etan hasiko da, bai emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Irteera Mutrikuko marea naturalak sortzen diren aldamenean dagoen ranpan izango da. Boxeak Mutrikuko hondartza munizipaleko kantina kokatzen den lautadan egongo dira, eta triatloiaren atal guztiak Mutrikuko herrian zehar jokatuko dira.

info.+: www.triatloi.org

HemerotecaHemeroteka