EUS | CAS

ASTEBURU HONETAN 2013ko EUSKADIKO KROS DUATLOI TXAPELKETA GALDAKAON

ASTEBURU HONETAN 2013ko EUSKADIKO KROS DUATLOI TXAPELKETA GALDAKAON USANSOLOKO LEHEN KROS DUATLOIA (2013/09/29) EUSKADIKO KROS DUATLOI TXAPELKETA

Irailak 29 igandea, goizeko 10:00etan, Usansoloko duatloiaren lehen edizioa ospatuko da, Galdakaoko Udalak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta eta 2013ko Euskadiko Kros Duatloi txapelketa izango da.

Lasterketak ondorengo distantziak izango ditu: 5kmtako oinezko lasterketa, 19kmtako bizikleta saioa eta 2,2kmtako oinezko lasterketarekin amaituko da.

Boxeak, Meatzetako Eskolan kokatuko dira, probaren hasiera eta helmugaratzea izango den lekuan. Lehen oinezko lasterketako saioan, 600mtako itzuli txiki bat eta 2.150mtako bi itzuli osotu beharko dituzte. Bigarren atalean bizikleta saioari aurre egin beharko diote, ondorengo auzoak igaroko dituztelarik: Laminarrieta, Lekubaso bidea, Upo, Refugio, Lekubaso, Usansolon amaitzeko 19kmak osatu ondoren. Hirugarren atalak, 2,2kmtako oinezko lasterketa izango du, neurri horretako ibilbide bati itzuli bat emanez helmugaratu aurretik.

Info.+: www.triatloi.org

HemerotecaHemeroteka