EUS | CAS

JOSEBA PLAGARO EUSKADIKO KROS DUATLOI TXAPELDUNA GALDAKAON

JOSEBA PLAGARO EUSKADIKO KROS DUATLOI TXAPELDUNA GALDAKAON GALDAKAOKO LEHEN KROS DUATLOIA (2013/09/29)

Irailak 29 igandea, Galdakaoko lehen kros duatloia ospaatu da, Galdakaoko Udala eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta. Gainera, 2013ko Euskadiko Kros Duatloi Txapelketa jokatu da.

Lehena helmugaratzen Erlantz Uriarte izan da 1:14:40 denborarekin gizonezkoetan eta Ainara Trespalacios 1:58:56ko denbora behar izan duelarik emakumezkoetan. Biak lizentziarik gabekoak direnez ez dute Txapelketa jokatu.

Euskadiko Kros Duatloi Txapelduna, Joseba Plagaro (Enkarterri Triatloi Taldea) izan da gizonezkoetan, bigarren helmugaratzen, eta emakumezkoen txapelketa desertu gelditu da.

Taldeka, Enkarterri Triatloi Taldea, talde bizkaitarra izan da garaile proban eta Txapelketan.

 EMAKUMEZKOETAN

1 AINARA TRESPALACIOS LAMBARRI (LIZENTZIA GABEKOA) 1:58:56

 GIZONEZKOETAN

1 ERLANTZ URIARTE OKAMIKA (LIZENTZIA GABEKOA) 1:14:40

2 JOSEBA PLAGARO RODRIGUEZ ENKARTERRI TRIATLOI. 1:16:19

3 GARIKOITZ LOPEZ DE ARBINA SAEZ (LIZENTZIA GABEKOA)  1:17:31

Info.+: www.triatloi.org

HemerotecaHemeroteka