EUS | CAS

TRIATLOIAREN GALAK 2013ko TXAPELDUNAK SARITUKO DITU

DURANGON DATORREN LARUNBATA OTSAILAK 2an OSPATUKO DA

Larunbata honetan, otsailak 2, arratsaldeko ordubata eta erdietan hasita, Durangoko Kafe Antzokian, 2013ko Euskal Herriko Triatloiaren Gala ospatuko da, triatleta esanguretsuenak, autoritateak, klubak, zuzendariak eta oro har, zaleak bertan bilduko direlarik.

Festa honetan, triatloi eta duatloi zirkuitoetan garaipena lortu dutenei saria banatuko zaie.

Kirolariak saritzeaz gain, denboraldian zehar izan diren proba desberdinak antolatu dituzten taldeei ere esker ona azalduko zaie, antolatzaile hauen presentzia izango delarik. Beraiekin batera, probintzia desberdinetako federazio probintzialen eta beste erakundeetako agintarien presentzia espero da.

HemerotecaHemeroteka