EUS | CAS

2013. URTEKO EUSKAL HERRIKO TRIATLOI GALA DURANGON OSPATU DA IGANDE HONETAN

2013. URTEKO EUSKAL HERRIKO TRIATLOI GALA DURANGON OSPATU DA IGANDE HONETAN Igande honetan, otsailak 2, urteroko Euskal Herriko duatloi eta triatloi jaia ospatu da. Bi modalitate triatletiko hauek zirkuitoan sartu zirela laugarren urtea pasa denean, zirkuitoa gipuzkoa, bizkaia eta arabako herrialdeez gain nafarroara zabalduz, triatloi eta duatloiarekin bat egitekotan.

Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta eta Nafarroako federazioaren laguntzaz, oraingo honetan, gala Durangon kokatuta dagoen Plateruena Kafe Antzokian izan da, 2013.  urteko triatleta eta duatleta onenak saritu asmoz.

Agustín Méndez, Euskadiko Triatloi Federazioko presidentea, Enrique Hernandez, Nafarroako Triatloi Federazioko presidentea, Kepa Rodriguez, Bizkaiko Triatloi Federazioko presidentea, Julio Iglesias, Arabako Triatloi Federazioko presidentea eta Xabier Oianeder Gipuzkoako Triatloi Federazioko presidentea izan dira, jantokian, bazkal ostean sariak banatu dituztenak. Aipatu behar da, jende ugari bertaratu dela.

Leire Etxezarreta, Trigoi T.T.ko gipuzkoarra eta Iurgi Etxeandia Extrem Zornotzako bizkaitarra duatloian eta Ibone Sanchez Urola K. E.ko arabarra eta  Ander Okamika Garraitz K.T.ko bizkaitarra triatloan, izan dira txapela bereganatu duten kirolariak.

Taldeka, duatloian, Antxintxika T.T. talde gipuzkoarra eta triatloian, nesken kategorian Zarauzko Codeam T.E.talde gipuzkoarra eta Antxintxika T.E. talde debagoienatarra gizonezkoen kategorian, izan dira garaile 2013. denboraldian.

HemerotecaHemeroteka