Asteburu honetan, uztailak 23 eta 24an, Aragoiko Mequinenza herrian, autonomien arteko Espainiako triatloi Txapelketa ospatuko da. Triatletek, 750 m igeriketan, 19.5 kmtako bizikleta saioan eta beste 5 km oinezko lasterketan osotu beharko dituzte. Euskadiko Triatloi Federaziotik 12 kirolari izango dira txapelketa honetara deituak, 6 gizonezko eta 6 emakumezko, Euskadiko Triatloi Federazioko Zuzendari Teknikoa den Javier Berasategik zuzenduta. Lau txapelketa batera ospatuko dira, beraieri doakion sailkapenarekin (selekzioko emakumezkoen maila absolutua, selekzioko gizonezkoen maila absolutua, selekzioko errelebo mixtoa eta sailkapen orokorra aurreko hiru mailen batuketarekin) Txapelketa honetan parte hartzera ondorengo triatletak deitu ditu Euskadiko Triatloi Federazioak: Gizonezkoen Taldea Ander Okamika Bengoetxea Motrivation Bikem Xabier Tijero Santillán C.T. Ondareta A. Urko Herrán Aguilar Araba-Tri Mikel Ugarte Ramos Saltoki Trikideak Borja Gutiérrez Santamaría Araba-Tri Inaxio Illarramendi Lizarreta T.E. Zarautz Emakumezkoen Taldea Ibone Sánchez Garmendia C.T. Diablillos de Rivas Helene Alberdi Sololuze Yepa! T.K. Estefanía Gómez Villanueva Independiente Usoa Ostolaza Zabala T.E. Zarautz Irati Mendia García Yepa! T.K. Amaia López Martínez de Lizarduy Araba-Tri Twitter: #EusTri16 Jon Alegria |