ESPAINIAKO TRIATLOI TXAPELKETA AUTONOMIKOA 2018 - BADAJOZ
~~Badajozen, ekaina 30 eta uztaila 1, ospatu da Espainiako Triatloi Txapelketa Autonomikoa, Eskolar (kadete) eta Absoluto mailetan. Larunbat goizean, eta 09:00tan, eskolarren txanda zen, baina hauen proba, bai emakumezkoena eta gizonezkoena bertan behera utzi zuten ekaitza zela eta triatleten segurtasunagatik. Hauek, arratsaldean osatu zuten Acuatloia (igeri + korrika). Giroak hobera jo zuen eta absoluto mailan, eguerdiko 12:00tan eman zitzaion hasiera gizonezkoen probari eta 12:30tan emakumezkoei. Hauek Sprint distantziako triatloia osatu beharko zuten (0,750 – 20 – 5). Igandean, kategori bietan, erreleboko probari ekin zioten, eta triatleta bakoitzak osatu beharreko lana honako hau zen, (0,250km igerian - 5km bizikletan – 1,2km oinezko lasterketan). Proba guztien ondorioz, sailkapen orokorrean, hamalaugarren postua bereganatu zuten eskolarrek eta bederatzigarrena absolutoek. Txapelketa honetan parte hartu duten euskal triatleten zerrenda, honako hau izan da: Kadete emakumezkoak: Aiala Garro Barturen Mugarra T.T. Maider Fernández Palacio Mugarra T.T. Kadete gizonezkoak: Aimar Sakuntza Gómez Zumeatarra T.T. Julen Zamora Jauregi Garraitz T.T. Unai Villagrasa Larrea Mugarra T.T. Antxon Goitia Goitia Garraitz T.T. Igor Ruiz Báez Independiente Absoluto emakumezkoak: Mireia Arrillaga Murelaga Garraitz T.T. Naia Ozkorta Dávila Yepa! T.T. Irati Mendia García Saltoki Trikideak Zuriñe de la Fuente Maza Urbiko T.T. Ainhize Barrainkua Agirre Aloña Mendi K.E. Eider Estibariz Luna Atletico San Sebastian Absoluto gizonezkoak: Ander Segurola Uli ANB T.T. Portugaletekoa Joanes Goitisolo Otazua Ascentium ArabaTri Ander Ganzabal Bilbao Ascentium ArabaTri Mikel Ugarte Ramos Saltoki Trikideak Unai Sagarzazu Castro Basurde Txiki Mikel Ibergallartu Méndez IMD Segovia |