EUS | CAS

Murrizketa autonomiko berriak kirolaren esparruan.

Murrizketa autonomiko berriak kirolaren esparruan.

FVT-ETFra afiliatutako pertsona eta erakundeei

2021eko urtarrilaren 25a

ETE-ra afiliatutako pertsona eta erakunde askok informazioa eta dokumentuak eskatzen dituzue egungo testuinguru soziosanitarioan, kirol-jarduera egiteko aukerarekin eta jarduera garatzeko mugikortasunarekin lotuta.

Hori dela eta, ETFtik jakinarazten dizuegu federatu izaera egiaztatu nahi dutenek federazio-lizentzia dutela. Hau da, zuen federazio-lizentzia edo horren ziurtagiria nahikoa da egiaztatzeko 2021 denboraldian federatuta zaudetela. Adierazitakoaz gain, ETF ez dago prest kirol-federazio horren kontrol-eremutik kanpo geratzen diren egoerak egiaztatzeko bestelako dokumentu edo ziurtagiriak egiteko.

Egungo egoera soziosanitariotik eta pandemiaren bilakaeraren arabera aldatzen den arautegitik eratorritako zuhurtziaz, ETFk 2021 denboraldirako lehiaketa-egutegi bat izateko lan egiten du, eta dagoeneko lantzen ari gara.

Esteka honetan (galdera-erantzunak: 20-25), Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak jarduera federatuari buruz (lehiaketak eta entrenamenduak) gaur emandako informazioa duzu:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/kirolean_jarraibideak_covid19/es_def/adjuntos/DECRETO-42021-de-22-de-enero-del-Lehendakari-de-tercera-modificacion-del-Decreto-44202.pdf

Eusko Jaurlaritzak etengabe argitaratzen du esteka honetan kirol-jardueran kontuan hartu beharreko arau- eta informazio-dokumentazioa:

https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/

ETF honetara afiliatutako pertsona eta erakunde guztien lan ona eta konpromisoa eskatzen dugu, agintariek ezarritako xedapenak eta jarraibideak arduraz betetzeko.

HemerotecaHemeroteka