EUS | CAS

Otsailaren 12an Biltzar Orokorra bilduko da ohiko saioan

Otsailaren 12an Biltzar Orokorra bilduko da ohiko saioan Euskadiko Triatloi Federazioak hurrengo otsailaren 12an Biltzar Orokorreko ohiko deialdia ospatuko du. Biltzarra Zoom plataformaren bidez gauzatuko da.

Biltzarrean hurrengo puntuak landuko dira: aurreko biltzarreko aktaren onarpena, 2021 egutegiaren onarpena eta Ofizialen Elkargoaren onarpena. Laugarren puntua bat ere egongo da galdera eta eskaerentzako. Azken puntu honetan, biltzarkideek dagoeneko aukera dauzkate horiek luzatzeko Euskadiko Triatloi Federazioari.

Lehenengo deialdia 18:30etan izango da eta bigarrena 19:00etan (deialdia Euskadiko Triatloi Federazioko webguneko sarreran eskegi da). Biltzarkideei hurrengo egunetan helaraziko zaie beharrezkoa den dokumentazioa biltzarraren jarraipena egiteko.

HemerotecaHemeroteka