EUS | CAS

2021eko FETRIko Denbora Hartzeak otsailaren 20an

2021eko FETRIko Denbora Hartzeak otsailaren 20an Hurrengo otsailaren 20an, Gasteizko Mendizorrotzako kirol udal instalazioetan Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako FETRIren Denbora Hartzeak izango dira.

FETRIk urtero antolatzen duen egitasmoa talentua duten gazteak aurkitzeko Autonomiako Federazioekin batera, aurten gurean Gasteizen ospatuko da otsailaren 20an.

Horretarako Euskadiko Triatloi Federazioak izen ematea ireki du kadete, jubenil eta junior kategoriako kirolariei. Triatloi egokituan aritzen diren kirolariek ere parte hartu ahal izango dute. Egun bakarreko lizentzia onartuta dago test hauetan.

Kirolariek goizean igeriketako probak egingo dituzte eta arratsaldean korrikakoak. Antolakuntzak Covid-19 protokolo eta Kontingentzia Plan bat garatu ditu beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak betetzeko eta bermatzeko.

HemerotecaHemeroteka