EUS | CAS

Igande honetan ospatuko da Ansó-n Espainiako Txapelketa Neguko Triatloian

Igande honetan ospatuko da Ansó-n Espainiako Txapelketa Neguko Triatloian Segurtasun neurri zorrotzekin Ansó-ko herriak hartuko du beste behin Espainiako Txapelketa Neguko triatloian otsailaren 14ean.

Igande goizean 200 triatleta inguruk aurre egingo diote korrikako 7 kilometroko ibilbide bati, 23 kilometroko bizikletari eta amaitzeko 10 kilometroko eskiko fondoan.

Azken aldiz txapelketa hau herri honetan ospatu zenean Espainiako Txapeldun bilakatu zen Pello Osoro. Aurten 25 triatleta euskaldun egongo dira lehian, 12 elite mailan eta 13 adin taldeetan.

Elite emakumezkoetan parte hartzaileak izango dira Maria Cristina Rodriguez, Monica Carrascosa eta Beatriz Lalaguna (Sestato Triatloi Taldekoak); Aintzane Argaiz (C.D. Ciclista Vibike) eta Besaide Astobiza (Saltoki Trikideak).

Elite gizonezkoetan aldiz irteeran egongo dira Ciro Tobar (C.D. Ciclista Vibike); Xabier Murgia (Antzar Korrikalariak); Eduardo Gonzalez, Beñat Azaldegi eta Ion Artutxa (Tolosaldeko T.T.); Iban Iturri (Trigoi T.T.) eta  Eneko Llanos.

Igandean gure sare sozialen bidez jarraipena egiten saiatuko gara probari (twitter, facebook eta instagram).

Argazkia: LaLigaSports

HemerotecaHemeroteka