EUS | CAS

Diploma Olinpikoa lortu du Rakel Mateok Tokioko Joko Paralinpikoetan

Diploma Olinpikoa lortu du Rakel Mateok Tokioko Joko Paralinpikoetan Rakel Mateok bere ibilbideko bigarren diploma olinpikoa lortu du Joko Olinpiko batzuetan. Aurretik Rioko jokoetan triatloiko proban zortzigarren postuan gelditzeagatik lortu zuen eta oraingoan aldiz sailkapen hori hobetu egin du zazpigarren helmugaratuz.

Bart gauean, Euskadin 23:31ak zirenean egiten zion aurre Rakel Mateok (Saiatuz Fundazioa) bere bigarren parte hartzeari joko paralinpiko batzuetan. PTS2 kategoria barruan lehiatzen zen.

Triatletek joko paralinpiko hauetan 750 metroko igeriketa, 20 kilometroko bizikleta eta amaitzeko 5 kilometroko korrika Saioa zuten aurretik Tokion.

Rakel Mateos-ek uretatik zazpigarren postuan ateratzen zen eta amaierara arte lortu du postu hori defendatzea.

Proban azkarrena Allysa Seely estatubatuarra izan da. Zilarrezko domina eskuratu du Hailey Danz estatubatuarrak ere eta podiumeko azkenengo koxka Veronica Plebanirentzat izan da.

Higinio Rivero piraguismoan

Ez da izango Rakel Mateo triatleta bakarra Tokioko joko paralinpikoetan parte hatzen. Higinio Rivero (Saiatuz Fundazioa) ere bertan da. Kasu honetan, aurten Espainiako Duatloia Txapelketan azpitxapeldun gelditu den kirolaria piraguismoko proban lehiatuko da.

Higinio Riverok sailkatze frogak irailaren 2an izango du. Final-erdiak eta finala irailaren 4ean izango lituzke sailkatzen bada.

Argazkia: BAT Basque Team

HemerotecaHemeroteka