EUS | CAS

Ruben Viso, Helene Alberdi eta Mikel Arrasate azkarrenak Zumaiako Triatloian

Ruben Viso, Helene Alberdi eta Mikel Arrasate azkarrenak Zumaiako Triatloian Atzo, irailaren 4ean, udako eguraldia lagun izanda, ospatu zen XIV. Zumaiako Sprint Triatloia Zumaiako Triatloi Taldeak antolatuta eta Euskadiko Triatloi Federazioa eta Gipuzkoako Triatloi Federazioaren laguntzarekin.

Arestian aipatzen genuen bezala, irailarekin batera triatloia Euskadira itzuli da. Ohikoa izaten den Zumaiako Triatloian 365 triatleta aritu ziren kasu honetan Urola Plazan kokatuta izan zuten Trantsizio Area probako gune zentraltzat izanda.

Ibilbide egokitua zegoen triatleta guztientzat. Horregatik gizonezko eta emakumezko irteeren aurretik, paratriatletei eman zitzaien irteera arratsaldeko 15:20etan. Kasu honetan Ruven Viso-k parte hartu zuen proban (Antxintxika Triatloi Taldea, PTWC kategoria). Igeriketako 750 metrori aurre egin behar izan zion, ondoren 20 kilometro bizikletan egiteko (hand bike batean) eta azkenik 5 kilometroko korrika saioa egin zuen (atletismoko gurpildun aulkian). Horrenbestez, Ruben Vliso Euskadiko Txapeldun bilakatu zen Sprint Distantziako Triatloian PTWC kategorian.

Emakumezkoei dagokionez Helene Alberdi (Yepa! T.K.)  izan zen probaren buruan hasieratik bukaeraraino, Maddi Marquet (Atletico San Sebastian) eta Olatz Marquet (Atletico San Sebastian) izan zituela jarraitzaile bezala hurrenez hurren.

Hiru triatleta hauek osatu zuten Euskadiko Txapelketako Sprint Triatloiko podiuma.

Gizonezkoei dagokionez leia estuagoa izan bazen ere, lasterketa buruan hasieratik ibili zen jubenil mailako Mikel Arrasate (Amandarri Triatloi kluba) eta helmugan azkarrena izan zen. Atzetik izan zituen Haritz Garate taldekidea eta Asier Mujika (Tolosaldeko T.T.).

Emakumeekin gertatu bezala, lasterketako lehen hiru gizonezkoek osatu zuten Euskadiko Txapelketako Sprint Triatloiko podiuma.

Atzoko probaren Euskadiko Txapelketako Ohorezko koadroa gure sare sozialetan ikusgai daude (Facebook eta Instagram).

Sestaoko Triatloia irailaren 12an

Pandemiak baldintzatutako protokoloak jarraitu behar badira ere, zapore ona utzi zuen partehartzaileen artean atzoko probak. Iada, Zumaian egon ziren triatleta askok pentsatzen jarri dira Sestaoko Triatloian, Euskadiko Zirkuituko hurrengo zita izango dena.

Proba honetarako izen emateak bihar irailak 6 itxiko dira. Informazioa gehiago aurkituko duzue www.triatloi.org-eko hasierako orrian.

Argazkia: Euskadiko Triatloi Federazioa

HemerotecaHemeroteka